XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez.

- Gauza gehiegi aitortu dizut dagoeneko; ezin dut jarraitu dakidan guztia kontatzen, ez nazazu horretara behartu.

- Utz iezadazu joaten, mesedez!

- Gordeta dituzun sekretu guztien berri emateko agindu eta erregutzen dizut.

- Herri guztia hiltzeko zorian dago.

- Berba egiten ez baduzu, borreroak, ezelako errukirik gabe, lepoa moztuko dizu.

- Ez nauzu izutzen erantzun zion agureak, pauso bat aurrera eman eta erregeari aurpegira begiratuz.

- Zure borreroaren eskutan hil beharrak ez dit beldurrik ematen; nahiago nuke hori onartzea nire gogoetetan ikusi ahal izan ditudan irudien berri eman behar izatea baino.

Eta hitz egiten badut ere, ez da zu edo zure botereagatik izango, oinaze latz hau pairatzen ari diren pertsonen biziak salbatzen saiatzeagatik baizik.

Baina benetan nahi al duzu zure erresuma hau hilerri ez bihurtzea?

Hori al da eskatzen didazuna?